IkimilikiliklikIñaki Salvador, Oreka TX, Libe Kortazar, Intza Alkain, Itziar Garaluce
2026 urtarrilak 31 • 19:30
20 €
Hizkuntza: euskara - 90 minutu
Aurresalmenta
Sarreren salmenta: azaroak 19 • 11:30
Oharrak
Donostia Kultura bazkideentzako eskaintza: % 20ko deskontua ikuskizun honetan. Eskaintza hau abenduaren 30ean amaituko da.
Bost hamarkadaren buruan, Loraldia jaialdiak Mikel Laboak eta Artze anaien esperimentazio joera bereganatu eta ikuskari berri bat aurkeztu du: XXI. mendeko Ikimilikiliklik.
Izan ere, duela 50 urte, Mikel Laboa eta Artze Anaiak abangoardiaren esperimentazioaren bidean murgildu ziren eta Ikimilikiliklik izeneko sentikaria plazaratu zuten. Ikuskizun harrigarri eta berritzaile honek diziplina anitz uztartu zituen: Laboaren lehen kantak, Artzeren poesia, ikus-entzunezkoak, Zumetaren artea… baita txalapartaren erabilera berri bat. Sormen honekin Veneziako Bienalera bidaiatu zuten eta nazioarteko onespena jaso zuten.
Abangoardiak 50 negu bete ditu, udaberriari begira igaro dituena. “Dena dago egiteke” eta “‘dena egina dago” garaien arteko zilbor-hesteari helduko diogu. Jatorrizko Ikimilikiliklik bidekidekariarekin elkarrizketan sorturiko ikuskizuna.
Zuzendaritza artistikoa: Edurne Azkarate. Zuzendaritza artistikokoko laguntzailea: Mikele Urroz Zabalza. Sortzaileak eszenan: Iñaki Salvador, Harkaitz Martínez eta Itziar Navarro (Oreka Tx), Libe Kortazar, Intza Alkain, Itziar Garaluce. Argiztapen teknikaria: Vanesa Santos. Soinu teknikaria: Mikel F. Krutzaga. Ekoizpena: Loraldia.