Antzerkia

ImpulsoMayumana

ira. 5 - ira. 8 2024 • 05, 06, 08: 20:30 / 07: 18:30 + 21:00

42 € / 35 € / 28 €

Victoria Eugenia Antzokia

Impulsok bizitzako bidaiaren historia kontatzen du, erritmoaren eta mugimenduaren ikuspegitik. Ikuskizunak bizitzako hainbat egoera eta haren baitako emozioak aztertzen ditu. Munduko bazter guztietako musika eta erritmoen nahasketa eklektikoa du ezaugarri, Afrikako perkusio tradizionaletan sorburua duten ereduetatik hasi eta egungo beat elektronikoetaraino.

Artistek tresna gisa erabiltzen dituzte beren gorputzak, arnasarik gabe utziko zaituzten erritmo eta mugimendu hipnotizatzaileak sortzeko. Taupada edo pultsua da ikuskizunaren ardatza, berez bizitzaren erritmoaren irudira.

Artistek beren pultsuak erabiltzen dituzte abiaburu gisa, erritmo eta mugimendu konplexuak eraiki eta bizitzako bidaian izaten diren igoerak eta jaitsierak islatzeko.

Zuzendaritza eta sorkuntza: Boaz Berman. Musika: Boaz Berman, Dan Keenan. Argien diseinua eta Zuzendari teknikoa: Roy Milo. Koreografoa: Mayumana. Soinu diseinua: Elad Berliner. Bideoak: Visual Data. Artistak: Palmira Cardo, Aaron Domenech, Maria Gayubo, Josie Sinnadurai, Daniela Gordín, Marc Orero, Paco Portalo, Maria Sabaté, Nuria Luna.

Informazio gehiago: Mayumana