InolvidableCarmen Morales, Alejandro Vera
abe. 19 - abe. 20 2026 • 19; 19:30 / 20; 19:00
24 € / 18 € / 10 €
Hizkuntza: gaztelania - 90 minutu
Aurresalmenta
Sarreren salmenta: uztailak 29 • 11:30
Oharrak
% 20ko deskontua abenduaren 19ko funtzioan Donostia Kulturako bazkideentzat. Eskaintza hau abuztuaren 31n amaituko da.
Rocío Dúrcalen omenezko ikuskizuna da Inolvidable. Bere alaba Carmen Moralesek artistaren abesti esanguratsuenak errepasatuko ditu Alejandro Verarekin batera.
Carmen Moralesek ustekabeko eskaintza bat jaso du: bere amaren bizitza eta abesti ospetsuenak berrikusten dituen musikal baten protagonista izatea. Carmenek ez du erabat argi proiektu honek aurrera egin behar ote duen. Hogei urte bete dira ama hil zitzaiola, eta gauza batzuk ez ditu berriz azaleratu nahi. Gainera, guztiaren gainetik, ama errepikaezina eta ahaztezina dela uste du.
Beraz, ezezkoa eman dio proposamenari. Ezezko borobil hori dela-eta, proiektuaren egileak/zuzendariak, apur bat etsita, antzokira etortzeko eta berarekin libretoa irakurtzeko eskatu dio Carmeni. Beldurrik gabe, nahi duena mozteko, aldatzeko eta gehitzeko eskainiko dio. 90 minutu emango dituzte elkarrekin errepasatzen amaren, aitaren eta Carmenen beraren bizitzako eta Espainiako historia zirraragarriaren unerik dibertigarri eta maitagarrienak. Behin denbora hori agortuta, onartuko al du Carmenek bere ama musikal zoro honetan hezurmamitzea?
Rocío Dúrcali buruz hitz egitea mundu guztiak behin baino gehiagotan ahopetik –edo are arnasa betean– kantatu izan dituen abestiei buruz hitz egitea da. Gure bizitzako soinu-banda osatzen duten abestiak. Julio Awadek bertsionatutako abestiak, Carmen Moralesek eta Alejandro Verak zuzenean interpretatuko dituztenak.
Interpreteak: Carmen Morales, Alejandro Vera. Testua eta zuzendaritza: Juan Carlos Rubio. Musika zuendaria: Julio Awad. Zuzendari laguntzailea: Daniel Migueláñez. Argien diseinua: José Manuel Guerra. Bideoeszena diseinua: Emilio Valenzuela. Jantzien diseinua: La moral alegre. Koreografia: África Paniagua. Eszenografia diseinua: La Alegría Producciones. Musika: hainbat egile. Kartelaren diseinua eta argazkiak: Javier Naval. Dosierraren eta esku programaren diseinua: La Alegría Producciones. Prentsa eta komunikazioa: Óscar Pertusa. Teknikariak: Julio Rodríguez, Adrián Fernández. Gerentea: Carlos Giraldez. Ekoizpen exekutiboa: La Alegría Producciones, Txalo Producciones. Banaketa: Txalo Producciones. Ekoizpena: Txalo Producciones, Olympia Metropolitana, Carmen Morales Producciones, La Alegría Producciones, La Aldaba Teatro.