Literatura Poesialdia

Itsas hariakAritz Gorrotxategi, Pello Otxoteko, Nerea Azcona, Nora Otxoteko

2023 martxoak 22 • 19:00

Victoria Eugenia Club aretoa

Hizkuntza: euskara - 60 minutu

Oharra

Gonbidapenak martxoaren17ko goizeko 11:30etik aurrera eskuragai webgune honetan eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.

Itsas hariak emanaldiak poesia, musika eta irudia uztartzen ditu. Itsasoa ardatz hartuta, bidaia poetiko bat planteatzen du musikaren laguntzarekin, kostalde eta itsas eremu ezberdinak jorratuz. Itsasoa ez da bakarrik paisaia bat, entzulearekin hitz egiten duen ahots bat ere bada, tradizio literario handia duena. Bere musika eta doinu propioa du, beti ezberdina, eta, hala ere, beti berdintsua. Imanol Larrinaga margolariaren irudiek apainduko dute bidaia hori, era horretan hiru diziplina artistikoren arteko elkarrizketa bilatuz: poesia, musika eta margolaritza.

Emanaldian hiru poema-liburutan oinarritutako poemak entzun ahalko dira batez ere: Pello Otxotekoren Itsas bizi-mina eta Aritz Gorrotxategiren Amua eta Uda betea.