ItzuleraDejabu
2026 martxoak 27 • 19:30
Hizkuntza: euskara
Gonbidapenarekin
Oharrak
Gonbidapenak martxoaren 25ean egongo dira eskuragarri Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan, goizeko 11:30etik aurrera.
Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Mundu Eguna dela eta, Donostia Antzerki Saria ematen zaio aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onenari, eta halaxe egingo da aurten ere. Saria eman ondoren, obra saritua antzeztuko da.
Dejabu Konpainiaren Itzulera antzezlanak zuzeneko road movie baten egitura du, eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ditu, ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den.
Dejaburen proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da. Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideak euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea aldatu zuen.
Zuzendaritza, ideia: Dejabu. Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, Urko Redondo, David Aguilar. Bidelaguntza artistikoa: Iara Solano. Idazketa: Dejabu, Mariana de la Mataren bidelaguntzarekin. Zuzeneko bideo sorkuntza: David Aguilar. Musika: Ander Fernandez. Jantziak: Barbara Rasso. Argi diseinua: Andoni Mendizabal. Argi eta soinu teknikariak: Andoni Mendizabal, Itziar Bote. Eszenografia: Dejabu. Komunikazioa, diseinu grafikoa: Rodriguez & Ndungmandum. Ekoizpena: Dejabu. Banaketa: Artedrama.
Informazio gehiago: Dejabu