Musika

James Brandon Lewis TrioJazzaren Nazioarteko Eguna

Iragandako ekitaldia

18 €

Victoria Eugenia Club aretoa

Apirilaren 11ko oharra (13:15):

Sarrerak agortu dira, baina baliteke azken orduko sarrera gutxi batzuk salgai jartzea apirilaren 30ean, 17:00etan.

James Brandon Lewis (saxo tenorra), Josh Werner (baxua), Gerald Cleaver (bateria)

“Tradizioa gorpuzten eta gainditzen duen saxofoi-jotzailea” (The New York Times). James Brandon Lewis jazzeko artista gazte ospetsuenetako bat da (hamarkada bat pasatxoan lortu du hori). Bere lekua aurkitu du gospel, blues eta R&B nahasketa bereziagatik, John Coltraneren, Albert Aylerren eta Sonny Rollinsen saxofoi-esplorazio sutsuekin. Emanaldiak bat egingo du Apple Cores (ANTI Records) disko berriaren merkaturatzearekin.

Informazio gehiago: James Brandon Lewis Trio.