Antzerkia

Jekyll & Hyde, El MusicalTheatre Properties

ots. 25 - ots. 27 2027 • 25-26; 20:00 / 27; 20:30

55 € / 50 € / 45 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania

Aurresalmenta

Sarreren salmenta: azaroak 18 • 11:00

Robert Louis Stevensonen Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia eleberri ospetsuan oinarrituta, Theatre Properties-en ikuskizunak partitura indartsua, suspensea eta drama psikologikoa uztartzen ditu; liluraturik utzi ditu Broadwayko zein West Endeko ikus-entzuleak.

XIX. mendeko Londres viktoriarreko girotze zainduak eta formatu handiko eszena-diseinuak ikusizko esperientzia zirraragarri bihurtzen dute eszena bakoitza.

Henry Jekyll doktorea zientzialari bikaina da, eta frogatu nahi du aurkako bi izaera daudela pertsona bakoitzaren baitan: ongia eta gaizkia. Bere ikerketa-proiektua komunitate zientifikoari aurkeztu zionean, baztertu egin zuten arriskutsua eta moralgabea izateagatik; Jekyllek, orduan, ezkutuan ikertzen jarraitzea erabaki zuen. Bere teoria frogatzeko etsipenak harturik, bere buruarekin esperimentatu zuen. Halaxe sortu zen Edward Hyde. Hyderen figurak gero eta indar eta kontrol handiagoa hartzen ditu; Jekyllen bizitza, aldiz, gain behera hasten da.