© Drew Stawin
Musika

Jethro Tull's Martin BarreAqualung 50th Anniversary (European Tour)

2024 uztailak 14 • 19:00

20 €

Victoria Eugenia Antzokia

Martin Barre (gitarra), Dan Crisp (ahotsa, gitarra), Alan Thomson (baxua), Terl Bryant (bateria)

1969an, lau musikari ingelesek osatutako talde batek New Yorkera iritsi eta berealdiko arrakasta lortu zuen Estatu Batuetan. Hurrengo 50 urteetan, talde mitiko honek 65 milioi disko baino gehiago saldu zituen eta jarraitzaile leialak erakarri zituen, mundu osoko rock taldeek eurentzat nahiko lituzketenak! Banda hau Jethro Tull zen.

Aqualungek –Jethro Tullen album guztien artetik ospetsuenak eta ospatuenak ziurrenik– bere 50. urteurrena betetzen du aurten, 1971n kaleratu zenetik. Tullen soinu bereizgarriaren muinean Martin Barre gitarrista dago, ezaguna bere riff historiko, ahalmen handiko akorde eta gainezka egiten duten solo melodikoengatik.

Barre Aqualung legendarioaren 50. urteurrena ospatzen ari da Europan zehar egiten ari den birarekin, eta emanaldi ikusgarria eskainiko du albuma bere osotasunean interpretatzean The Martin Barre Band birako bandarekin batera.

© Drew Stawin