© Jeaneen Lund
Musika

John Grant

2026 martxoak 22 • 19:30

25 €

Victoria Eugenia Antzokia

80 minutu

Bere Boy From Michigan albuma (2021) arrakasten zerrenda britainiarrean sartu izanak (lehen hamar postuen artean kokatu zen) eta The Art Of The Lie (2024) albumarekin bere ibilbide osoko kritika onenetako batzuk jaso izanak agerian uzten du John Granten ibilbidea geroz eta arrakastatsuagoa dela.

Izan ere, azken hamabost urteak benetako urrezko garaia izan dira Michiganeko artista gaztearentzat, Queen Of Denmark bere bakarkako lehen albuma musika-industriatik urrun luzaroan egon ondoren kaleratu zuenez geroztik. MOJO aldizkariaren bozketan, 2010eko diskorik onena atera zen Queen Of Denmark, eta Granten profilak gora egin du harrez geroztik, hainbat LPren bidez (oso harrera onekoak denak), ganbera-pop melodikoa dance musika ilun baina distiratsuarekin uztartzen dutenak, synth-popean eta disco musikan zentratuak. Testuinguru malenkoniatsu eta berritzaile horren aurrean, eta bere baritono-ahots melodiatsuaren medioz bideratua, Grantek bere aieneak eta diatriba autobiografikoak askatzen ditu, mingarriak eta intimoak baina, aldi berean, garratzak eta basatiki komikoak.

John Grant (ahotsa, pianoa)

© Jeaneen Lund
© Jeaneen Lund