Musika

Jon MaiaKantu berri bat gara

2024 otsailak 9 • 19:30

25 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: euskara - 150 minutu

Jon Maia (ahotsa), Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (biolontxeloa), Nacho Soto (pianoa, sintetizadoreak) eta Nerea Quincoces (perkusioa, ahotsa).

Jon Maiak 2021ean atera zuen Kantu bat gara, letragile modura azken 30 urteotan idatzi dituen kantuen antologia. Lan honek izandako arrakastaren bulkadarekin bi urteren ondoren bertsolari zumaiarrak lan berri bat ondu du: Kantu berri bat gara liburu-diskoa. Lan honetan Maiak jauzi bat egin du eta kantu berriak dira nagusi, bertsio batzuk badaude ere (Negu Gorriak, Gozategi, Gari eta Pello Reparazen kantuak). Horretarako, aurreko lanean bezala goi mailako kolaboratzaileak izan ditu lagun, esaterako: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Maddalen Arzallus eta Luis Pastor. Baina bat nabarmendu behar bada Silvio Rodriguez kantautore kubatarraren parte hartzea da, Nostalgia izeneko kantua euskaraz abestuz.

Jon Maiak lan honetan bere azken urteotako jo puntua diren identitatea eta transmisioa ditu ardatz eta edertasunaren eta emozioen bidez heltzen die gai horiei. Kontzertu baten ohiko egituratik harago doaz bertsolari zumaiarraren emanaldiak proiekzio, kolaborazio berezi, inprobisazio eta ezusteko ugarirekin. Maia bere ohiko musikariekin dator oraingoan ere, denak ere aski ezagunak.