Dantza
Kale HizketakEntsegu irekia Kukai Dantza
2026 maiatzak 26 • 19:00
Doan
Hizkuntza: ele bitan
Gonbidapenen erreserba: maiatzak 19 • 11:30
Kukai Dantza-k Kale Hizketak lan berriaren entsegu irekia eskainiko du. Kukai Dantzak kultur aniztasuna eta elkarrizketa oinarri dituen lan berria prestatzen ari da. Euskal dantza, flamenkoa eta dantza urbanoa harremanetan jartzen ditu proposamenak, eta horren lagin bat erakutsiko dute entsegu publiko honetan Alain Maya, La Pulga eta Iñaki Lopezek.
Gonbidapenak
Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira maiatzaren 19an 11:30etik aurrera webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.