Musika

La mejor música de cine: J. Williams & H. Zimmer

2023 martxoak 23 • 19:30

39 €

Victoria Eugenia Antzokia

Bertan behera

Martxoaren 20ko oharra

Arrazoi logistikoak tarteko, kontzertu hau bertan behera geratu da. Sarreren dirua erosteko erabilitako bide beretik itzuliko da. Internet bidez erositako sarreren zenbatekoa automatikoki itzuliko da. Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan egindako erosketen kasuan, aldiz, itzulketa leihatilan bertan eskatu beharko da.

John Williams eta Hans Zimmer ahaztezinak dira kontzertu honetako bi protagonista handiak. Ibilbide bikain bat eskainiko zaigu gehien hunkitu gaituzten soinu-banda haietatik. Doinu unibertsalak, barrea, negarra, ametsak, sufrimendua eta besaulkitik salto egitea ere eragin digutenak. Hala, memoria kolektiboan dagoeneko parte diren soinu-banda haiek, orain, berpiztuta aurkeztuko zaizkigu proiekzio aretoetatik kanpo.

Star Warsen heroitasunak, Indiana Jonesen ausardiak eta Harry Potteren magiak inspiratu zuten John Williams garai guztietako filmen partitura maitatuenetako batzuk sortzea. Steven Spielbergekin estu elkarlanean, berak konposatua da zuzendariaren ia obra guztiei laguntzen dien musika.

1980ko hamarkadaz geroztik Zimmerrek musika zoragarria eskaini du arrakasta itzela izan duten filmetan –Gladiator, Origen, Sherlock Holmes, Piratas del Caribe, The Dark Knight trilogia eta sari aniztunaren irabazle El Rey León besteak beste– baita zinema eta telebistako beste hainbat proiektutarako ere. Hans Zimmerrek soinuzko mundu distiratsuak sortu ditu, antzinako Erroma hartatik hasi eta etorkizun urruneraino eramaten gaituztenak.

Antolatzailea

NK prodarte