Musika
Gure Ahotsak 2024
Laura Sam y Juan EscribanoLa voz en contra
2024 martxoak 6 • 19:30
12 €
Laura Soto Sobejano (ahotsa), Juan Escribano Berroya (gitarra, samplerra)
Laura Sam poeta eta raperoa eta Juan Escribano musikaria (We Are Standard-eko kide ohia) proiektu berezi baterako elkartu dira: garaikidearen eta urbanoaren artekoa, estetikoki, eta kulturalaren eta sozialaren artekoa, ideologikoki. La voz en contra izen bereko album ikaragarria zuzenekora eramaten duen showa da, poesia eta rap erakustaldi zirraragarria, soinu elektroniko iradokitzaileetan bildua, ahalmen handiko diskurtsoarekin eta laztanetik ukabilkadara doan ahotsarekin. Distira ez ezik larritasun existentziala eta belaunaldi baten amorrua ere darizkion showa.
Informazio gehiago: 2024ko "Gure ahotsak" (albistea).