Musika Palestinaren aldeko kontzertu solidarioa

Le Trio Joubran20 Springs

2026 abenduak 18 • 19:30

25 €

Victoria Eugenia Antzokia

Sarreren salmenta: azaroak 2 • 11:00

Oharrak

Kontzertu honetan Palestinaren aldeko laguntza emateko bi modu daude. 0 ilarako eserleku sinbolikoak eros daitezke esteka honen bidez eta, horrez gain, sarrerak erosterakoan donazioak egin daitezke.

Le Trio Joubram taldeak 20 Strings izeneko elkartasuneko kontzertua eskainiko du. 

Hiru anaia. Hiru laute. Mugetatik eta belaunaldietatik haratago doan bidaia musikala. 20 Springs proiektuarekin, Le Trio Joubran, nazioartean entzutetsuak diren lautearen maisuak eta Palestinako musikaren ahots nabarmenak, bi hamarkadako musika-sorkuntza, esplorazio artistikoa eta historia partekatua ospatzen ari dira.

Hiru anaiek, hari-laukote baten eta perkusioaren laguntzaz, beren konposizio txalotuenetako batzuk berrinterpretatzen dituzte, Mahmoud Darwisch-en ahotsa eta poesia elkarrizketa musikal aberats batean uztartuz. Urteurreneko ospakizuna baino gehiago, 20 Springs musikari, oroimenari eta berrikuntzari egindako omenaldia da. Hogei urte, hogei udaberri, eta hedatzen jarraitzen duen bidaia musikal bat.

Sarreren salmentarekin bildutako dirua Oxfam Intermón Gobernuz Kanpoko Erakundeari emango zaio palestinar herria laguntzeko egitasmoetarako. Kontzertura joan ezin dutenek donazioak egin ahal izango dituzte sarrerak erosteko plataformaren bidez.

Samir Joubran (lautea), Wissam Joubran (lautea), Adnan Joubran (lautea), Habib Meftah (perkusioa), Ersoj Kasimov (perkusioa), Anne Gouverneur (biolina), Sylvain Favre-Bulle (biolina), Anne Berry (biola), Valentin Mussou (biolontxeloa)