Libres!!!Teatro del Barrio
api. 2 - api. 3 2027 • 19:30
26 € / 20 € / 12 €
Hizkuntza: gaztelania - 90 minutu
Aurresalmenta
Sarreren salmenta: azaroak 18 • 11:00
Oharrak
% 20ko deskontua Donostia Kulturako bazkideentzat apirilaren 2ko funtzioan. Eskaintza abenduaren 30ean amaituko da.
Mujeres Libres antolakunde anarkosindikalistari buruzko antzezlana da Libres!!!.
Langile anarkistek sortu zuten Mujeres Libres antolakunde anarkosindikalista 1936an. Emakumeen emantzipazioa, antifaxismoa eta iraultza soziala defendatu zituen, mugimendu haren xedea baitzen emakumeak “ezjakin, emakume eta ugalkor izatearen esklabutza” hirukoitzetik askatzea; hogei mila afiliatu izan zituen hiru urtez luzatu zen ibilbidean.
Teatro del Barrioren Libres!!! antzezlanak orainera ekartzen ditu haien izenak, ausardia, errebeldia eta askatasun eta berdintasunarekiko konpromisoa, emakume aske, libertario... eta disfrutoien genealogia osatzea xede duen proposamen honekin: Dale a tu cuerpo anarquía, Macarena.
Bizi garen aldi honetan, kolapsoari eta distopiari buruzko narratibak nonahi, Libres!!! antzezlanak utopia alai, lotsagabe, makarra eta musikal baten ahalmena erreibindikatzen du, bere egiten du kabaretaren lengoaia, eta bere, halaber, sikalitiken abesti haiek; sikalitikak kuplearen eta barietate-ikuskizunen erregina lizunak izan ziren saloi, antzoki eta taberna-zuloetan, eta mihia atera zioten patriarkatuari, eta bestelako bizimoduak, harremanak eta emakume izateko erak irudikatu zituzten.
Interpreteak: Alba Flores, Laura Galán, Nüll García, Eva Valdelomar. Testua: Esther F. Carrodeguas. Zuzendaritza: Andrés Lima. Ekoizpen zuzendaritza: Ana Belén Santiago. Musika konposizioa, konponketak: Jaume Manresa. Eszenografia, jantziak: Beatriz San Juan. Argiztapena: Pedro Yagüe. Musika zuzendaritza, ahots coacha: Pepe Alacid. Zuzendaritza laguntzailea: Laura Ortega. Eszenografia zuzendaritza: Lucía Castro. Ekoizpen exekutiboa: Ruth Sánchez, Lucía Rico. Komunikazioa: Marta García Miranda. Argazkiak: Laura Ortega, Calvinfix. Ikus-entzunezkoa, teaserra: Mi Moto Alpina. Teknikoak: Antonio Sánchez, Leila Alneameh M’rabet, Elena Alejandre, Cristina Sánchez, Gloria Bosque, Fernando Martínez. Administrazioa: Marysa Martínez. Teatro del Barrioren lantaldea: Francisco Barragán, Vivi Fernández, David Ortíz, Laura Rubio, Raquel Moreno, Silvia Daza. Banaketa: Caterina Muñoz. Jatorrizko ideia: Teatro del Barrio. Ekoizpena: Teatro del Barrio eta Celebración de los 50 años de España en libertad.