Zinema Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

Lonely Castle in the MirrorKagami no kojo, 2023

Iragandako ekitaldia

7,50 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: japoniera - Azpitituluak: euskara - 116 minutu

  • Japonia.
  • Zuzendaritza: Keiichi Hara.
  • Ekoizpena: Kagami no Kojo Production Committee.
  • Gidoia: Miho Maruo.
  • Argazkia: Toshiaki Aoshima, Yohei Miyawaki.
  • Animazioa: A-1 Pictures.
  • Musika: Harumi Fuuki.
  • Muntaketa: Shigeru Nishiyama.

Kokoro institutuan baztertuta sentitzen den bigarren hezkuntzako ikasle bat da, eta bere logelan ematen ditu egunak. Egun batean, gelako ispilua argitzen da eta bere barrura xurgatzen du Kokoro. Han, maitagarrien ipuinetarako gaztelu bat eta elkar ezagutzen ez duten bigarren hezkuntzako beste sei ikasle aurkitzen ditu. Eta, are gehiago, neska bat agertzen da otso maskara batekin, eta esaten die, gazteluan ezkutuan gordeta dagoen giltza aurkitzen badute, beren edozein desio egia bihurtuko duela… urtebeteko epean aurkitzea lortuz gero.