Musika Jazzaldia

Lutfi Jakfar QuintetTokiko Taldeak hautatzeko kontzertuak: 59. Jazzaldia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Club aretoa

Gonbidapenarekin

Lutfi Jakfar (bateria), Omar Akil Little (tronpeta), Ray Layzelle (saxo altua), Mathieu Cochard (pianoa), Jean-Pierre Lacroix (kontrabaxua)

Lutfi Jakfar, baterian, eta Ray Layzelle musikari londrestarra, saxo altuan, bikote gisa aritu ziren urteetan. Ondoren, hirukote bat sortzea erabaki zuten, kontrabaxua gehituta, eta horrela elkartu zen Jean-Pierre Lacroix. Geroago, Brooklyngo tronpetista Omar Akil Little ezagutu zuten eta, pianorik ezean, No Keys Quartet izenez hasi ziren jotzen. Azkenik, Mathieu Cochard pianista gaztea ezagutu zuen Lutfi Jakfarrek, eta taldean sartu zuen. Horrela, Lutfiren lehen be-bop boskotea sortu zuen: Lutfi Jakfar Quintet.

Taldea Baionan, Angelun eta Biarritzen aritu ohi da, Jazzaren estandarrak hedatzen; erabat akustikoa eta swing eta be-bop espirituari leial, 50eko eta 60ko hamarkadetako Jazzaren munduan murgiltzen gaituzte, garai hartako errepertorioko konpositore adierazgarrienen lanekin ─Horace Silver, Bobby Timmons, Lee Morgan, Hank Mobley, Cannonball Adderley, Thelonious Monk…─

Oharra

Gonbidapenak kontzertuaren egunean bertan jaso ahal izango dira, antzokiko leihatilan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.