Musika Jazzaldia

Lutfi Jakfar's Sixth TrioTokiko Taldeak hautatzeko kontzertuak: 58. Jazzaldia

2023 urtarrilak 16 • 19:30

Victoria Eugenia Club aretoa

Gonbidapenarekin

Lutfi Jakfar (bateria), Juanma Domínguez (kontrabaxua), Jorge Fernández (pianoa)

Lutfi Jakfar's Sitxh Trio kolaborazio mugakide batetik sortua da, Lutfi Jakfar bateriaren eta Juanma Domínguez kontrabaxuaren artean. Jorge Fernándezek pianoan lagunduta, hirukote honen Jazza klasiko ezagunen iturrietatik edan eta Europako abangoardiaraino iristen da.

Eskaintzen duten errepertorioan euren proposamenak, pieza klasikoak, eta musika tradizionalaren moldaketak sartzen dira. Melodiarik ezagunenak berrinterpretatu eta lurralde ezezagunenetara eramateko gai, Sixth Triok taldekideen arteko oreka lortzea du xede, bidean uneoro sormenarekin topo eginez.

Oharra

Gonbidapenak kontzertuaren egunean bertan jaso ahal izango dira, antzokiko leihatilan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.