
Marcin Masecki Poloniako musikari garrantzitsuenetako bat da gaur egun. Musikan hainbat estilo eta formatu adierazteko gai den artista sutsu eta nortasun handikoa Boleros y más proiektuarekin dator. Sari ugari irabazi ditu, teklatu-instrumentuak interpretatzen ditu, abestu egin du, zinema eta antzerkirako konposatzen du, jaialdiak ekoizten ditu, orkestrak zuzentzen ditu, heziketa eman, grabatu eta musika-ekitaldiak antolatzen ditu. Bere proiektuek estilo sorta zabala hartzen dute barnean, eta birtuosismo handiz fusionatzen ditu, musika klasikoaren edo “kultuaren” eta “herri” musikaren edo entretenimendukoaren arteko banalerroa lausotuz.
Boleros y más (2023) proiektua musika latinoamerikarraren esplorazio bat da; hurbil duen musika, Kolonbian igaro baitzuen haurtzaroa.
Marcin Masecki (pianoa, ahotsa), Max Mucha (kontrabaxua), Jerzy Rogiewicz (bateria)
