Marta ZabaletaPianoa
2027 maiatzak 5 • 19:30
18 €
Aurresalmenta
Sarreren salmenta: irailak 10 • 11:30
Oharrak
Donostia Musikarekin elkarlanean antolatutako Frédéric Chopin Zikloko Victoria Eugenia Antzokiko areto nagusiko eta Antzoki Zaharreko kontzertuak biltzen dituen abonamendu bat izango da eskuragarri, irailaren 10etik 16ra, Donostia Kulturaren webgunean eta Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Hala, abonamendua erosten dutenek liburu bat jasoko dute opari Frédéric Chopinen biografiarekin eta hari buruzko artikuluekin. Kontzertu honetarako sarrera solteak irailaren 17an 11:00etan jarriko dira salgai.
Marta Zabaleta kontzertista gipuzkoar handiak emango duen kontzertuan hainbat musika-genero interpretatuko dira. Schuberten sonaten munduan sartuko gaitu, Chopinek asko landu ez zuen genero batean, hain zuzen. Horrez gain, era dramatikoagoan bada ere, Chopinen beste genero bat entzun ahal izango dugu: scherzoa. Eta, bukatzeko, balada, Chopinen izaera erromantikoena eta sentimentalena ezagutzeko.
Ikus Frédéric Chopin Zikloaren egitaraua.