Musika

Master Drummers of Burundi

2023 maiatzak 23 • 19:30

20 €

Victoria Eugenia Club aretoa

Aldaketak

Maiatzaren 19ko oharra

Kontzertua Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan izango da.

Master Drummers of Burundi musikariz eta dantzariz osatutako talde bat da, Burundiko musika tradizional antigoalekoa interpretatzen duena. Karienda du musika-tresna nagusia, zeina “errege-danborra” baita haientzat. Burundiko kulturan, karienda ez da musika-tresna hutsa, objektu sakratua ere bada, bai eta mwamiaren (buruzagi edo erregearen) sinboloa ere. Zeremonia tradizionaletan erabili ohi dute, eta gertakizun garrantzitsuetan, hala nola hileta, ezkontza edo errege-koroatzeetan.

Master Drummers of Burundi talde bat baino ez da Burundiko musika tradizionala jotzen dutenen artean, baina Burunditik kanpo ezaguna den bakanetako bat da, eta eragin handia izan du hainbat musikari ezagunengan; besteak beste, The Clash, Joni Mitchell, Echo and the Bunnymen, Adam and the Ants, Malcolm Maclaren eta Bow Wow Wow-rengan. World music delakoaren ezinbesteko taldea.