Oharrak
Gonbidapenak kontzertuaren egunean bertan jaso ahal izango dira, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan, arratsaldeko 16:30etik aurrera (4 gonbidapen gehienez pertsonako).
Miguel Ángel Acebok kontzertu bat emango du abenduaren 22an, Victoria Eugenia Club-ean, Musika Garaikidearen XVII. Zirkuituaren baitan.
Alexander Scriabinek (1872-1915), emanaldiaren hari gisa, bere musika ekoizpenean ez ezik, orain Oxford University Pressek argitaratutako koadernoetan atzeman daitekeen mundu poetikoan oinarritutako proposamena egitea ahalbideratzen du. Koaderno horietan, konpositoreak bere ideia filosofikoak zirriborratzen zituen marrazki, poema, eskema konplexu, plano kosmiko eta era askotako testuen bidez. Egitarauan bere azken garaiko bi pieza entzun ahal izango dira, mistikoenak eta ausartenak; honez gain, gaur egungo lau konpositoreren lanak ere bilduko ditu, modu batera edo bestera, Scriabiniar mundura edo errusiar konpositorearekin lotutako tradizio esoterikoetara hurbilketa bat egin dutenak.
Egitaraua:
Laberinto de silencios (2012), Jesús Torres
Poème-nocturne op. 61 (1911), Alexander Scriabin
Adaŕa (2023), Jon Esnaola
Lo fijo y lo volátil (1994), José Manuel López
Balada n.1 Pierre Boulez in memoriam (2017), Gabriel Erkoreka
Vers la flamme op. (1914), Alexander Scriabin
Mysterium (2026), Francisco Domínguez