Jazzaldia Musika Jazzaldia

MT459. Jazzaldia: tokiko taldeen hautaketa

2024 otsailak 19 • 19:30

Victoria Eugenia Club aretoa

Gonbidapenarekin

Marc Tambourindeguy (pianoa), Pascal Segala (bateria), Laurent Chavoit (kontrabaxua), Antoine Perrut (saxo tenorra, saxo sopranoa), Marie Laurence Tauziede (biolontxeloa)

Marc Tambourindéguy pianistak eta MT4 taldeko liderrak oso maite ditu melodiak. Horren erakusgarri, berriz ere, harmonia ederrak oso gogoko dituen musikari baten bihotzarekin eta pianoaren egungo joerekin konprometitutako jazzlari baten espirituarekin konposatutako album berria: Vent du Sud (2023).

Proiektu honetarako, Angeluko pianista eta konpositoreak bere jaioterriko musikaririk onenak bildu ditu eta, berak bezala, hiriburuko sirena kantuen aurrean amore ez ematea erabaki dute haiek ere, euren musika Iparraldean bizitzen eta garatzen jarraitzeko.

Beren eragin nabarmenenak Avishai Cohen, Shai Maestro, Pat Metheny, Tigran Hamasyan, Brad Mehldau eta Daniel García Diego artistengandik datoz.

Oharra

Gonbidapenak kontzertuaren egunean bertan jaso ahal izango dira, antzokiko leihatilan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.