Muerta de amorManuel Liñán & Compañía
2026 azaroak 28 • 19:30
29 € / 24 € / 20 €
100 minutu
Aurresalmenta
Sarreren salmenta: uztailak 29 • 11:30
Muerta de amor lana ideia nagusi batean oinarritzen da: giza harremanaren beharra, hurbiltzekoa, sentitzekoa.
Sorkuntza berri honetan, Manuel Liñánek (2017ko Dantza Sari Nazionala) emozioaren eta haragiaren bidez bilatzen du sostengua. Gizakiak harremanak izateko duen beharraz, gorputzen arteko hurbilketaz, bultzatzen dituenaz eta ondorioez jabetzera gonbidatzen du bidaiak.
Ikuskizunak 12 artista izango ditu agertokian, eta haiek gidatuko gaituzte kopla izaera duen pasarte koreografiko honetan zehar. Zenbait giro biziko ditugu: desira, fantasia, probokazioa… gure intimitatetik, gure gorputzetik datozen beharrak, sostengu direnak.
Zuzendaritza, koreografia: Manuel Liñán. Zuzendaritzan lankidetza: Ernesto Artillo. Koreografo gonbidatua: José Maldonado. Artista gonbidatua: Mara Rey. Dantza: Manuel Liñán, José Maldonado, Juan Tomas de la Molia, Miguel Heredia, José Ángel Capel, David Acero, Ángel Reyes. Kantea: Juan de la María. Gitarra eta jatorrizko musika: Francisco Vinuesa. Instrumentuak, soinu gunea eta folklorea: Víctor Guadiana. Perkusioa eta musika aholkularitza: Javier Teruel. Jantzien diseinua: Ernesto Artillo. Eszenografia diseinua: Manuel Liñán, Ernesto Artillo, Gloria Montesinos. Eszenografiaren gauzatzea: Readest montajes. Argien diseinua: Gloria Montesinos A.a.i. Argi-teknikaria: J.M. Pitkänen. Soinu-diseinua: Ángel Olalla. Makineria eta erregidoretza: Octavio Romero. Ekoizpen laguntzailea eta bira managerra: María Sánchez. Espiritu-gida: Iván Baba. Ekoizpen exekutiboa, kudeaketa eta banaketa: Peineta Producciones, Ana Carrasco. Madrilgo Erkidegoa eta Andaluziako Kultura Erakundeen Agentziaren babesarekin. In Progress de Flamenco Festival eta Malagako Torrox-eko Udalari esker erresidentzian sortutako ikuskizuna.