NeomakLazturak orbain
2026 martxoak 7 • 19:30
30 €
Hizkuntza: euskara - 75 minutu
Oharrak
Eskaintza berezia: Erosi Gure Ahotsak zikloko bi kontzertu edo gehiagorako sarrerak eta jaso Gure Ahotsak zikloaren produktu sorta (izakinak agortu arte eskuragarri). Gure Ahotsak egitasmoaren irudi berria duen poltsaz, kartelaz, txapaz eta pegatinez osatutako sorta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan jaso ahal izango da abenduaren 12tik aurrera sarrerak bertan erakutsita.
Neomak taldeak Lazturak Orbain azken diskoa aurkeztuko du Gure Ahotsak zikloan.
Euskal folklorea eta elektronika uztartzen dituen proiektua da Neomak, tradizioaren eta soinu berritzaileen arteko nahasketatik sortu zena, 2021ean. Lehenengo diskoa kaleratu ostean, biran ibili dira hara eta hona, Euskal Herriko hainbat txokotan ez ezik, baita atzerrian ere: Japonian, Hego Korean, Boisen eta Georgian, hain zuzen. Geroztik, taldeak eboluzio nabarmena izan du, bai musikalki, baita formatuari dagokionez ere.
Gaur egun lau emakumek osatzen dute Neomak (Alaitz Escudero, Garazi Otaegi, Irati Gutierrez eta Leire Etxezarreta), nahiz eta zuzeneko emanaldietan bi musikari izango dituzten lagun.
Taldearen jatorrizko esentzia mantenduta baina soinu berriei aterik itxi gabe, Lazturak Orbain izeneko diskoa kaleratu berri dute: aldaketak, hausturak, barne-beldurrak… guztiak onartu eta horietatik abiatuta unibertso musikal berri bat sortzea da asmoa.
Alaitz Escudero Unanue, Garazi Otaegui Lasarte (ahotsa, panderoak), Leire Etxezarreta Learreta, Irati Gutierrez Artetxe (ahotsa, trikitixa, panderoak), Etxahun Urkizu Arsuaga (bateria), Eider Villalba Arrieta (teklatuak, koruak).
Ikusi Gure Ahotsak 2026 Emakume Musikarien Zikloaren egitarau osoa eta eskaintza berezia.