Musika Gure Ahotsak 2023

Neomak

2023 martxoak 7 • 19:30

15 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: euskara - 60 minutu

Eneritz Aulestia Mutilozabal, Alaitz Escudero Unanue, Garazi Otaegui Lasarte (ahotsa, panderoak), Leire Etxezarreta Learreta, Irati Gutierrez Arteche, Maria Lasa Hilario (ahotsa, trikitixa, panderoak)

Gonbidatu bereziak: Olatz Salvador, J Martina eta Garazi Etxaburu dantzaria.

Neomak taldeak trikitixa tradizionalaren soinu organikoa teknologia berriek eskainitako doinu elektronikoekin uztartzen ditu, orain arte ezarritakoarekin haustera etorriz. Tradiziotik datozen kontu zaharrak kanta berri bilakatu eta ikus-entzulearen barrenak astintzera datozen zazpi emakume gazte dira, eta beraien lehen disko honekin, kontzertu soil bat ez ezik, ikuskizun osatu bat eta zentzumen guztiak dantzan jarriko dituen esperientzia bereizgarri batekin datoz.

Informazio gehiago: Emakumezko musikarien bost kontzertuk osatuko dute 2023ko "Gure ahotsak" (albistea).