Dantza

NIJOYOMEEntsegu irekia Nuria Pérezekin

Iragandako ekitaldia

Doan

Victoria Eugenia Club

Hizkuntza: ele bitan

Agortuta

Nuria Pérezek NIJOYOME obraren entsegu irekia eskainiko du.

NIJOYOMEk gizaki guztiek barruan duten unibertsoa publikoari, batez ere familiei, helarazi nahi die. Inoiz geldirik egoten ez den unibertso bat, beti aktibo dagoena. Konpainiak horrela azaltzen du lana: "Mugimenduak gorputzen arteko trukeak sortzen ditu… sortzeko, eraikitzeko eta bizitzeko aukera ematen diguten trukeak. Ezagutza… gure gorputzetan dauden mugimenduen berri izateak izaki bizidunek nola funtzionatzen duten ulertzen laguntzen digu. Inguratzen zaituena ezagutzen duzunean, errazagoa da elkar eragitea eta komunikatzea; ez diezu hainbeste beldurrik esperientzia berriei. Ezagutzak ahalduntzen zaituela eta pertsona gisa eraikitzen zaituela uste dugu".

Oharra

Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira apirilaren 9an 11:30etik aurrera webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.