Dantza

Nondik Abiatu InoraEntsegu irekia Nabiga Kolektiboarekin

Iragandako ekitaldia

Doan

Victoria Eugenia Club aretoa

Hizkuntza: ele bitan

Agortuta

Nabiga Kolektiboak dantza garaikidea du oinarri. Topaketa honetan, haien lehen piezara, Nondik Abiatu Inora, gerturapen bat proposatuko dute. Piezaren oinarria egungo gizartean nabarmena den konpromiso faltatik harreman konprometitu bat eraikitzeko borondatea islatzea da. Ideia hori Partnering-aren bitartez gorpuzten dute nagusiki, haien arteko kontaktuzko harremanaren bitartez. Azalduko dute nola pasa diren ez-egonkortasunetik egonkortasunara, norbere baitan egotetik inguratzen gaituenera irekita eta adi egotera, eta azalduko digute bestearen laguntzaz sor daitezkeen aukerak nola eraman dituzten dantza sormen lan honetara.

Oharra

Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira ekainaren 3an 11:30etatik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.