
Musika
Jazzaldia
Óscar Garrido QuintetTokiko Taldeak hautatzeko kontzertuak: 59. Jazzaldia
Iragandako ekitaldia
Gonbidapenarekin

Óscar Garrido (tronpeta, fiskornoa), Miguel Parrondo (saxo tenorra), Nico Alvear (gitarra), Jorge Luengo (baxu elektrikoa), Eneko Arbea (bateria)
Taldea Musikenen sortu zen eta kide guztiak ikasle dira bertan gaur egun ere, Óscar Garrido izan ezik, aurreko ikasturtean graduatu baitzen. Izan ere, boskote hau Óscarrek berak eskainitako karrera amaierako emanaldiaren ondorioz sortu zen. Beren errepertorioan 60ko hamarkadako Jazza da nagusi, baina baita beren konposizio batzuk ere.
Oharra
Gonbidapenak kontzertuaren egunean bertan jaso ahal izango dira, antzokiko leihatilan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.