Dantza Familian Igor Calonge
2025 maiatzak 31
Larunbata
11:00 - 12:00
Doan
Euskara / Haurrak
Matrikulazioa: 2025 maiatzak 26 • 11:30
Dantza-aretoa
Ekimen honek artea eta, bereziki, dantza familiara gerturatzea du helburu. Modu ludiko eta parte-hartzailean, familia osoak sormen gaitasuna lantzeko, erritmo eta mugimenduan barneratzeko eta giza harremanetan sakontzeko aukera izango du. Oraingo honetan, Igor Calonge koreografo eta dantzariak zuzenduko du dantza tailerra.
4 urtetik gorako haurren familiei zuzenduta dago eta haurrek gutxienez heldu batekin etorri beharko dute, saioan berarekin partehartzeko. Helduek eta haurrek eman behar dute izena maiatzaren 26an 11:30etik aurrera (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez).
Informazio gehiago:
943 483860 / [email protected]