Oskarbi60 urte kantuan
2026 abenduak 12 • 19:30
18 €
Hizkuntza: euskara
Aurresalmenta
Sarreren salmenta: uztailak 29 • 11:30
Oskarbik 60 urte kantuan izeneko kontzertua eskainiko du.
Oskarbik 2026ko azaroan 60 urte beteko ditu euskal kantagintzan eta hori harrigarria da. Aurreko mendeko hirurogeiko hamarkadako Euskal Pizkundeko kantagintzako testigantza dakar. Garai haietako kantarietatik Oskarbik bakarrik jarraitzen du oholtzetan eta diskogintzan.
60 urte hauetan eragin berezia izan dute Oskarbin Ez Dok Amairuko kideek, Luis Romerok, Jorge Oteizak, Gandiagak eta beste askok. Ia mila kantaldietan parte hartu du taldeak eta hamahiru disko grabatu ditu. 40 bat lagun pasa dira taldetik, emakume eta gizon, eta euskaraz eta ahotsetan kantatu du beti. 60 urte hauetan herri kanta eta musikak sorkuntza propioarekin batera uztartu ditu.