Panorama desde el puenteArthur Miller
2026 apirilak 3 • 19:30
24 € / 18 € / 10 €
Hizkuntza: gaztelania - 100 minutu
Arthur Miller-en Panorama desde el puente antzezlaneko Eddiek Catherine babesteko joera du hasieran, baina harekiko obsesioa garatuko du, eta, ondorioz, Rodolfo asmo txarrez dabilelako ustean tematuko da, Rodolfo eta Catherine elkarrekin hastean. Jeloskortasuna eta mesfidantza hazten diren neurrian, Eddiek bere komunitatearen eta bere moralitatearen kontrako erabakiak hartuko ditu. Desiraren, leialtasunaren eta justiziaren konplexutasunak agerian utziko dituen tragedia batez amaituko da obra.
50eko hamarkadan, Brooklyngo (New York) komunitate italiar-amerikarraren tentsio emozional eta sozialetan barrena dabilen tragediak Eddie Carbone du ardatz: Beatrice emaztearekin eta haren iloba Catherinerekin bizi den zamaketaria. Legez kanpoko bi etorkin iritsiko dira, Marco eta Rodolfo, eta Eddieren pasio ezkutuak eta kontraesanak agerian utziko dituen gatazka sorta ekarriko du horrek.
Egilea: Arthur Miller. Bertsioa: Eduardo Galán. Zuzendaritza: Javier Molina (New Yorkeko Actors Studioko zuzendarikidea). Aktoreak: José Luis García-Pérez, María Adánez, Rodrigo Poisón, Ana Garcés, Francesc Galcerán, Manuel de Andrés, Pablo Béjar, Pedro Orenes. Eszenografia: Elisa Sanz. Argiztapena: Nicolás Fischtel. Jantziteria-diseinua: Emilio Sosa. Jantziteria-diseinuaren ondokoa eta jantzigintza: Navascués. Zuzendariaren laguntzailea: Alejandro Arestegui. Soinu-diseinua: Manu Solís. Diseinu grafikoa: Hawork Studio. Produkzio exekutiboa: Secuencia 3. Secuencia 3en produkzioa, honako hauekin batera egindakoa: Teatro Calderón de Valladolid, Tal y cual Producciones, El Terrat - The Mediapro Studio, Esarte, Grupo Luchana, García - Pérez Producciones, Lilicar Films, Hawork Studio, Magasaz, Carlos Arana (Broadway).