Pentsamendua eta gogoeta
'Passion for Knowledge' jaialdiko saio publikoakZubiaga, Díaz / Martinón, Orús
2026 irailak 29 • 18:00
Hizkuntza: euskara, gaztelania, ingelesa (aldibereko itzulpena) - 150 minutu
Oharrak
Gonbidapenak online eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan ere eskuragarri. Gehienez 4 gonbidapen pertsonako.
Donostia International Physics Center -ek antolatutako Passion for Knowledge Nazioarteko Zientzia Jaialdiaren saio publikoak:
- 18:00-19:30 Hitzaldi Nagusiak (Ana Zubiaga, Sandra Díaz)
- 19:30-20:30 Ahots Berriak (María Martinón-Torres, Román Orús)
Passion for Knowledge (P4K) ezagutza zientifikoa eta humanistikoa modu zorrotz eta hurbilean gizartera hurbiltzea helburu duen jaialdia da. Nobel saridunak eta zientzia, kultura eta pentsamenduaren arloko pertsonaia nabarmenak bilduko ditu, diziplinen arteko elkarrizketa sustatzeko eta ezagutzak etorkizunean duen garrantziaz hausnartzeko.