Antzerkia

Pijama para seisGabino Diego, Jesús Cisneros, Amaia Vargas, Isabel Gaudí

abu. 13 - abu. 17 2025 • 20:00

29 € / 24 € / 20 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania - 90 minutu

Mercedes emaztea ama ikustera joan dela baliatuta, Fernandok Susi maitalea asteburua elkarrekin igarotzera gonbidatu du; hori bai, zurigarri bat izateko asmoz, Carlos laguna ere gonbidatu du badaezpada. Plana ezin hobea da, eta Fernandok sukaldari bat ere kontratatu du ezeren falta izan ez dezaten: Susana. Aldiz, gauzak ez dira Fernandok irudikatu bezala irtengo, eta buruan zuen gau erromantikoa gau ezin eroagoa bilakatuko da: ez direnaren plantak egin beharko dituzte guztiek, ezkutatzen dutena agerian geratu ez dadin.

Pijama para seis korapiloz betetako komedia ezin barregarriagoa da, erritmo frenetikoa duena: antzerki lan ezin landuagoa aurkituko du ikusleak, bai eta barreak neurtzeko bene-benetako metronomo bat ere.

Egilea: Marc Camoletti. Aktoreak: Gabino Diego, Amaia Vargas, Isabel Gaudí, Sabrina Praga, Jesús Cisneros. Ekoizpena: Descalzos Producciones.