© Javier Naval
Antzerkia

Prima FacieSuzie Miller

2023 urriak 8 • 19:00

22 €/ 18 € / 10 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania

Agortuta

© Javier Naval

Tess abokatu gazte eta bikain bat da, aurre egin behar dien kasu guztiak irabaztera ohitua. Bere sorburutik, langile klasetik, bere lanbidearen goreneraino bide bat egitea lortu du, edozein kasutan zalantzaren itzalak defendatuz, galdetuz eta argituz. Ustekabeko gertakari batek behartu egingo du botere patriarkala eta legea, frogaren zama eta morala bereizten dituzten banalerroei aurre egitera.

Suzie Millerren lan multisaritua da Prima Facie, iaz Londresko West End jaialdian sarrera guztiak agortu zituena; Britainia Handian, Olivier antzerki sarietan “obra berri onena” eta “emakumezko aktore onena” sariak jaso berri ditu; New Yorken, Toni saria “emakumezko aktore onenari”, eta orain markak hausten ari da Broadwayn. Ekoizpen honek gaztelaniazko mundu mailako estreinaldia izango du eta gaur egungo aktorerik ezagunenetako bat izango du: Vicky Luengo.

Aktorea: Vicky Luengo. Egokitzapena eta zuzendaritza: Juan Carlos Fisher. Eszenografia eta jantziak : Lua Quiroga Paul. Argiztapena: Ion Aníbal López. Zuzendari laguntzailea: Rómulo Assereto. Musika eta soinu espazioa: Luis Miguel Cobo. Bideoeszena: Emilio Valenzuela. Banaketa: Producciones Teatrales Contemporáneas.