Raíces del CáucasoGeorgiako Dantza eta Kantu Ensemble Nazionala -Erisioni
2026 otsailak 21 • 19:30
50 € / 35 € / 20 €
105 minutu
Aurresalmenta
Sarreren salmenta: azaroak 19 • 11:30
Georgiako Dantza eta Kantu Ensemble Nazionalak - Erisioni, Kaukasoko folklore-talde zahar eta historikoenak, Georgiako ondare kulturalaren alderdi adierazgarrienak biltzen dituen Raíces del Cáucaso ikuskizuna eskainiko du. Agertokian, 20 abeslarik eta 20 dantzarik dantza tradizionalen eta kantu polifonikoen hautaketa landua interpretatuko dute, herrialdeko eskualdeen aberastasuna eta aniztasuna islatzeko.
Errepertorioa belaunaldiz belaunaldi transmititutako pieza folklorikoek osatzen dute —horietako asko XX. mendea baino lehenagokoak—, baita historian zehar jasotako gaien moldaketa eszenikoek ere, folklore nazionala zaintzeko eta biziberritzeko etengabeko ahaleginean. Emanaldia jatorrizko formekiko fideltasunak nabarmentzen du, baita eszenaratzearen adierazpen-indarrak eta Georgiako polifoniaren ahots-sakontasunak ere —UNESCOk Gizateriaren Ondare Kultural Immaterial aitortua du—.
Musikak bizia hartzen du Georgiako musika-tresna tradizionalei esker -panduria, chonguria, dolia eta salamuria, adibidez-, eta horiek benetako sonoritatea ematen diote ikuskizunari.