Jazzaldia Musika Jazzaldia

Rodri Lauroba Group

2026 otsailak 2 • 19:30

Victoria Eugenia Club

Gonbidapenarekin

Oharrak

Doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.

Rodri Lauroba Group

Rodri Lauroba (saxo tenorra), Aitor Marimon (gitarra), Iker Hernández (bateria), Beltrán Del Álamo (baxua), Raúl Pérez (pianoa)

Taldea Donostiako Musikene kontserbatorioan sortu zen, eta ikasle ohiez osatuta dago. Taldearen errepertorioaren barruan, taldekideek konposatutako pieza originalak daude, eta estandar batzuk ere jotzen dituzte. Kontzertuetan, musikariek elkarri eragiten diote melodiak inprobisatzearen bidez, musikak irekitzen duen bideari jarraitzen diote, eta entzuleak harrituta uzteko moduko une magikoak sortzen dituzte.