Oharrak
Eskaintza berezia: Erosi Gure Ahotsak zikloko bi kontzertu edo gehiagorako sarrerak eta jaso Gure Ahotsak zikloaren produktu sorta (izakinak agortu arte eskuragarri). Gure Ahotsak egitasmoaren irudi berria duen poltsaz, kartelaz, txapaz eta pegatinez osatutako sorta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan jaso ahal izango da abenduaren 12tik aurrera sarrerak bertan erakutsita.
Musikariarekin topaketa izango da kontzertuaren ondoren aretoan bertan.
La Temenditak Ser aurkeztuko du Gure Ahotsak zikloan.
Ser formatu intimo eta esperimental bat da. La Tremendita bakarrik agertzen da eszenatokian, bere ahots, baxu eta gitarrarekin. Material berriak ez ezik, pieza finkatuak ere arakatzen ditu. Proposamenak zuzen-zuzenean bistaratzen du bere sortze-esentzia. Espazio horretan, elkarrekin bizi dira tradizioa eta abangoardia, prozesu bizi batean. Artifiziorik gabe, keinu eta erabaki musikal bakoitzak agerian uzten du haren lanaren barne-arkitektura. Laborategi bat da denbora errealean, testuingurura egokitzen dena eta egoerarik oinarrizkoenean erakusten duena artista, bere lengoaia bilatzen eta hedatzen ari den erabateko sortzaile gisa.
La Tremendita (ahotsa, gitarra, baxua).
Ikusi Gure Ahotsak 2026 Emakume Musikarien Zikloaren egitarau osoa eta eskaintza berezia.