Musika

Ruper Ordorika & Mugalariak

2025 abenduak 13 • 19:30

23 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: euskara - 90' minutu

Hamaika kantu berri dakartza Ruper Ordorikak bere Lurra ikutu barik izeneko album berrian. Hamaika abesti eder eta iradokitzaile, egileak ohi duen bezala, eta, aldi berean, inoiz baino urrutiago eramango gaituztenak.

2024an Bakarka bi diskoa aurkeztu ondoren, lan berri bati ekin zion Ruperrek, eta jardun horren fruitua da, urtebete geroago, Lurra ikutu barik. Oñatiarra sortzez, eta, musikari dagokionez, hiritar planetarioa den Ruperrek honako musikari hauek izan ditu lagun diskoa grabatzeko tenorean: Leo Abrahams gitarra eta teklatuetan (Eno, Blur, Anohni…); Kenny Wollesen bateria eta bibrafonoan (John Zorn, Bill Frisell…) eta Jon Thorne kontrabaxuan (Lamb…).

Lurra ikutu barik disko berriaren aurkezpen kontzertua eskainiko du Victoria Eugenia Antzokian. Taldea lagun duela arituko da Ruper Ordorika disko berriko kantuak aurkezten eta bere ibilbideko kantutegiari errepaso eginez.

Ruper Ordorika (gitarra, ahotsa), Arkaitz Miner (gitarra, mandolina), Fernando Lutxo Neira (baxua bajo), Hasier Oleaga (bateria batería), Nando de la Casa (teklatuak teclados)