Antzerkia

Sólo WhitneyCristina Ramos

ira. 5 - ira. 7 2025 • 20:00

35 € / 30 € / 25 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania

Cristina Ramosen ahots izugarriaren eskutik, ikus-entzuleek esklusiboki poparen historiaren emakumezko ahots garrantzitsuenaren abestiek osatuko duten kontzertu batean murgiltzeko aukera izango dute. Musika ikuskizun ikaragarri batean, Cristinak Whitney Houstonen errepertorio exijenteari egingo dio aurre.

Bizi itzazu Houstonen arrakasta nagusienak Cristina Ramosen ahotsean: I Wanna Dance with Somebody, I Will Always Love You, One Moment in Time... Nola galduko duzu Whitney Houstonen abesti entzutetsuenak beste ahots pribilegiatu baten eskutik gogora ekartzeko aukera?

Ikuskizunaren zuzendaritza eszenikoaren arduraduna Mingo Ruano koreografo, aktore eta dantzaria da, Espainiako eszena-zuzendari preziatuenetako bat. Zuzendaritza musikala, berriz, Iván Pradaren esku dago, besteak beste, Tamara, Edurne, Chambao eta Mastodonte bezalako artistekin birak egin dituen musikaria.

Interpretea: Cristina Ramos. Musikariak: Iván Prada (gitarra), Enzo Apicella (baxua), Pino Rovereto (bateria), Gito Maletá (teklatuak). Dantzariak: Iván Barnús, Cristina Pérez, Laura Sánchez. Koristak: Alicia Ramos, Nereida Peña. Argiak: Jonay Díaz. Soinua: Marcos Liviano.