Antzerkia

Sonrisas y lágrimas, el musicalTheatre Properties

ots. 27 - mar. 1 2026 • 27: 20:00 / 28: 17:00 + 20:30 / 1: 17:00

55 €/ 50 € / 45 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania - 135 minutu

Aurresalmenta

Sarreren salmenta: azaroak 19 • 11:30

Sonrisas y lágrimas, el musical, Theatre Propertiesen ekoizpen berria, istorio hunkigarria eta Rodgers & Hammersteinen musika ahaztezina eskaintzeaz gain, eszenografia bikaina du, eta 1930eko hamarkadako Austriara eramaten du ikuslea. Giro bakoitza kontu handiz diseinatuta dago ikuslea klasikoaren atmosferan biltzeko: komentua, Von Trapp familiaren etxea, Alpe dotoreak...

Salzburgo, 1938. Maria Rainer, nobizia gaztea, duela gutxi alargun geratu den Von Trapp kapitainaren zazpi seme-alaben irakasle hasiko da lanean. Etxe berrira iristean, konturatuko da kapitainak etxean diziplina zurruna ezarri duela eta ondo pasatzeko aukera gutxi dagoela. Hala ere, Mariak, alaitasun kutsakorrari eta musikarekiko grinari esker, haurren bihotza irabaztea lortuko du, eta etxea barre, kantu eta maitasunez beteko du. Baina kapitainarekiko sentimenduak ere piztuko zaizkio Mariari, eta zalantza egingo du abadian etorkizunik ote duen. Bien bitartean, herrialdeko egoera gero eta zailagoa da, nazismoak gora egin duelako eta Austria Hirugarren Reichari laster atxikiko zaiolako.

Argiztapenaren diseinua eszena bakoitzaren neurrira egindakoa da, eta emozioak indartu eta musikalaren unerik ikonikoenak nabarmentzen ditu. Efektu bisualek eta teknologia eszenikoaren erabilerak murgiltze-esperientzia sortzen laguntzen dute.