dFERIA Dantza dFERIA

SustraiZirkuss

Iragandako ekitaldia

22 € / 18 € / 14 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: euskara - 70 minutu

Agortuta

Arte plastikoetako artista den Miren Barrena zirkuak eta arte plastikoek bat egiten duten mundu batean murgiltzen da, dituzten loturak aztertzeko prest. Haren bilaketan, Miren hainbat pertsonekin gurutzatuko da, esperientzia desberdinak bizituz. Hala, bere kezkak eta galderak islatuko ditu eskaiolaren bitartez. 

Horrela, istorioz eta mugimenduz beteriko gorputz hutsak sortuko ditu, espazio hutsei protagonismoa eskainiz. Gaur eta hemen, gure akrobaten trebetasun, ausardia eta berezitasunaz gozatuko duzu, materiaren degradazioaren, ENTROPIAren, konplize egiten zaitugun bitartean. Sortutako "nahas-mahasak" ez du atzera bueltarik. Gertatutakoa gertatu da.

Artistak: Alexandre Sierra, Asvin Lopez, Dominika Krzymowska, Matthias Elgueta, Miren Barrena, Olivia Bernardo, Paloma Farga, Toni Gutierrez, Gema Garcia, Miguel Guillen. Zuzendaritza: Lander Briones. Koreografia: Gil Harush, Maialen Alberro. Jatorrizko musikaren konposizioa: Musikene (Nuria López, Nahia Vicente, Leonel Aldino, Paula Iglesias, David Enrique, Miguel Mercero) eta Borja Antón. Jantziak: Jantzizlab (Carlota Beunza, Saioa Royo, Ainhoa Etxeberria, Marta Otaegui, Goretti Elejalde). Argiztapen diseinua: Jorge Urrizola. Ekoizpena: Lander Briones, Alex Gibelalde. Banaketa: Lander Briones, Aire Aire