Antzerkia

TempoEl Mago Invisible

ira. 3 - ira. 6 2026 • 3-4: 20:00 / 5: 17:00 + 20:30 / 6: 19:00

38 € / 35 € / 30 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania - 75 minutu

Tempo magia ikuskizuna aurkeztuko du Drakis el Mago Invisiblek. 

Azken urteotan komunitate magikoan zeresan gehien ematen ari den magoetako bat da Dakris. Mago gazteen belaunaldi berri bateko kidea da. Estatuko eta nazioarteko saririk ospetsuenak irabazi ditu, besteak beste, 2012ko Urteko Magorik Onena eta Espainiako Magiako Lehen Saria.

Batzuetan formula sinpleen bidez neurtzen ahalegintzen garen arren, adibidez, "t = d/v" (denbora = distantzia/abiadura), errealitatea askoz ere konplexuagoa da. Zer gertatzen da iragana eta oraina bereizi ezin ditugunean, oraina etorkizunaren parte dela dirudienean? Ilusio bat da edo agian El Mago Invisiblek iraganera bidaiatu du gure orainean eragiteko? Dakrisen formatu handieneko ikuskizuna da Tempo, eta antzokiak magiaz, ilusio handiz, misterioz, adrenalinaz eta ikusezintasunez betetzera dator. 10 ikusle hautatu ikusezinaren parte izango dira eta batzuk desagertu egingo dira... Adi erlojuari, zu izan zintezke eta.

Zuzendaritza eta jatorrizko ideia: Dakris. Gidoia: Anaís Rojas, Dakris. Banaketa: Planeta Fama Producciones.