Zinema Giza Eskubideen Zinemaldia

The Lost Souls of Syria 2022

Iragandako ekitaldia

5 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: ingelesa, frantsesa, arabiera, gaztelania - Azpitituluak: gaztelania - 99 minutu

  • Frantzia-Alemania.
  • Zuzendaritza: Stéphane Malterre.
  • Aholkulari historikoa: Garance Le Caisne.
  • Ekoizpena: Sébastien Onomo, Vanessa Ciszewski / Les Films d'Ici, Katuh Studio.
  • Gidoia: Stéphane Malterre, Garance Le Caisne.
  • Argazkia: Laura Sipan, Stéphane Malterre, Thibault Delavigne, Beate Scherer BVK.
  • Musika: Gregor Keienburg, Raffael Seyfried.
  • Muntaketa: Sébastien Toutar.
Pertsona gorrentzako azpitituluak

Atxilotu eta hil arte torturatu zituzten zibilen 27.000 argazki lapurtu zituen Siriako erregimeneko artxibo sekretuetatik Caesar gako-izena duen militar batek. 2014an argitaratu ziren, baina ordutik nazioarteko justizia ezinean dabil Siriako Gobernua auzipetzeko. Kasua ahaztuta geratuko dela dirudienez gero, biktimen senideak eta aktibistak, Caesar bera eta Almudena Bernabeu abokatu espainiarra besteak beste, egia eta justizia bilatzen saiatzen ari dira Europa osoko hainbat auzitegitan. Bost urteko ikerketa eta borrokaren ondoren lortu dute azkenean Siriako heriotzaren makinako goi-karguak lehen aldiz auzitara eramatea.

Solasaldia

  • Gema Gutiérrez (Guernica 37 Group-eko abokatu elkartua)
  • Ane Irazabal (nazioarteko informazioan espezializatutako kazetaria)