©  Suzanne Osborne, Steve Gullick, Christoph Agou
Musika

tindersticks

2023 urtarrilak 9 • 19:30

24 €

Victoria Eugenia Antzokia

tindersticks klasiko garaikideak dira, Scott Walker apartaren parekoak indie belaunaldiarentzako. Bere azken diskoak, Distractions (2021), bere historiako kapitulu berri eta fresko baten doinua du. Lan indartsu eta iradokitzailea da, bere garaiaz era garratz eta presazkoan hitz egiten duena, baina era berean bere aurreko obrarekin ere hitz egiten duena, beti aurrera eginez. Talde britainiarra biran etorriko zaigu bandaren 30. urteurrena ospatzeko.

©  Suzanne Osborne, Steve Gullick, Christoph Agou