Antzerkia

Una pequeña historiaHéctor Alterio

2025 otsailak 16 • 19:30

24 € / 18 € / 10 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania - 70 minutu

Istorio xume batean oinarrituz, Buenos Aires-Madril-Buenos Aires joan-etorriko bidaia batean, Héctor Alteriok urte horietako oroitzapenak dakarzkigu bueltan, poesiaren, musikaren eta emozioaren bidez.

Una pequeña historia (Istorio xume bat) izeneko ikuskizun honetan, Héctorrek tangoak errezitatzen ditu, haurtzarotik bere nortasuna zizelkatu duen poesia, eta urte hauetako guztietako emozioa jasoko du, León Felipe, Borges, Cátulo Castillo, Piazzolla, Horacio Ferrer, Hamlet Lima Quintana eta Eladia Blázquezen poemekin.

Ia konplize gisa, memoriarako bidaia honetan, Juan Esteban Cuaccik laguntzen dio pianoarekin. Hala, besaulki-patioan sentikortasuna biderkatu egiten dute.

Interpretea: Héctor Alterio Zuzendari musikala: Juan Esteban Cuacci Egilea: Ángela Bacaicoa Zuzendaria: Ángela Bacaicoa Ekoizpena eta banaketa: Pentación Espectáculos

Laguntzailea

Festival de Teatro Clásico de Mérida