Oharrak
Doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.
Yko Project
Amaya Decaudin (ahotsa), Juan Carlos Morffe (pianoa), Heverton Luiz (bateria), Mateo Cuevas (baxua).
Yko Project, etiketei kontra egiten dien soinu-proposamen paregabearekin, egungo musika-agertokian sortu den proposamenik freskoenetako eta berritzaileenetako bat da. Taldeko burua Amaya Decaudin abeslari eta konpositorea da. Amayak berak sortu zituen taldea eta proiektua. Duela hamarkada bat baino gehiago Amayaren bilaketa pertsonal gisa hasi zena bilakatu egin da, eta kultura- eta estilo-aniztasunari jarraitzen dion kolektibo bihurtu da.
Elektronika eta esperimentazio etnikoa ardatz izan zituen hasierako etapa baten ondoren, YKO Project soinu zinematografiko sakon eta erakargarri batekin kontsolidatuta dago gaur egun. Soinu horrek hainbat geografia eta emoziotan zehar eraman dezake entzulea, soula, funka, Jazza, trip hopa eta musika latindar, kubatar eta brasildarraren sustraiak lotzen dituen soinu-bidaia batean.