André & DorineKulunka
2026 maiatzak 31 • 19:00
22 € / 16 € / 10 €
80 minutu
Aurresalmenta
Sarreren salmenta: martxoak 4 • 11:30
Kulunkak Forever eta Solitudes lanekin batera hamabost urte hauetan sortutako maskara ikuskizunen trilogia osatzen duen André & Dorine obra aurkeztuko du.
Gela txiki batean, idazteko makina baten tekleatze frenetikoa egunero liskartzen da biolontxelo baten nota etengabeekin: André eta Dorine dira. Beste askok bezala, adineko bikote horrek ahaztu egin du behin batean elkartu zituen hura, eta nagikeriak hartu ditu. Baina beren bizitza ustekabeko gertaera batek astinduko du, izan zirena gogoratzera behartuko dituena; eta iraganera begiratzeak orainaldi berri bat eratzen lagunduko die. Baliteke, ordea, jadanik berandu izatea.
André & Dorine barre eta negarren errusiar mendia da, hitzik batere gabe eta maskaren botereari esker, dramatik komediara, bizitzatik heriotzara, maitasunetik ahanzturara dabilena.
André & Dorine ikuskizunak, konpainiaren lehenengoa, 2010eko urrian ekin zion nazioarteko bideak urratzeari, Kolonbiako Manizales hirian egiten den Nazioarteko Antzerki Jaialdi entzutetsuan. Orduz geroztik, André & Dorine lana 600 bat aldiz taularatu du Kulunka Teatrok, eta 30 herrialdetan baino gehiagotan ikusi ahal izan dute azken urteetan. Horren adibide dira Madrilgo Fernán Gómez Antzokian, Bartzelonako Teatre Polioraman eta Los Angelesko LATC-n (Kalifornia) burututako denboraldi luze eta arrakastatsuak.
Interpreteak: Edu Cárcamo / Rolando San Martín, Garbiñe Insausti /Rebeca Matellán, José Dault / Alberto Huici. Zuzendaritza: Iñaki Rikarte. Zuzendari laguntzailea: Rolando San Martín. Jatorrizko musika: Yayo Cáceres. Maskaren diseinua eta gauzatzea: Garbiñe Insausti. Eszenografia: Laura Eliseva Gómez. Jantzien diseinua: Ikerne Giménez. Argiztapen diseinua: Carlos Samaniego. Ekoizpena: Kulunka. Argazkiak: Gonzalo Jerez, Svend Andersen. Bideoa: Aitor de Kintana. Prentsa: María Díaz. Banaketa: Proversus.