1-2-3 oinarrian erritmoaren garrantzia dantzarakoAIKO Taldea
2026 maiatzak 24
Igandea
10:00-13:00
25 €
Euskara
Matrikulazio azken eguna: 2026 maiatzak 24 • 17:00

AIKO Taldeak (Aiko Kultur Elkartea) Sakontzen (20 urte) mintegi-zikloa antolatu du bere 20. urteurrena ospatzeko. Urtarriletik maiatzera Victoria Eugenia Antzokiko Dantza aretoan hilean behin emango den bost saio monografikoko programa bat osatu du.
Zikloa banakako bost saiotan antolatu da, bakoitza bere aldetik eta bere izen-ematearekin.Dantza askoren oinarrian dagoen oinen 3 puntutako egitura motore eta erritmikoa sakon lantzea da zikloaren azken mintegi honen helburua: hiru puntuko urratsetan oinarritzen diren dantzen pultsua eta fraseoa ulertzea eta praktikatzea: eskotixak, kontraiantzak, baltsak, mazurkak, fandangoak..., dantza ohikoenen egitura erritmikoa, musikaren eta gorputzaren mugimentuaren arteko lotura, gorputzaren koordinazioa, musikalitatea eta erritmo-sentsibilitatea indartzeko ariketak eta didaktika aholkuak.
Mintegiak musikako eta dantzako irakasleei, dantza taldeei, musika tradizionaleko profesionalei eta dantza sistemetan sakondu nahi duten dantzari eta ikertzaileei zuzenduta daude. Saioek izaera praktikoa izango dute nagusiki, baina, aldi berean, edukiak hobeto kokatzeko eta ulertzeko funtsezkoak diren kontzeptu-esparruak landuko dira.
Aiko Taldeko kideek elkarlanean arituko diren adituekin batera gidatuko dituzte mintegiak.
Oharra:
Informazio gehiago AIKO Taldea: 634423539 / [email protected]