Antzerkia eta dantza
Dantza FamilianNatalia de Miguel
2024 urriak 12
Larunbata
11:00 - 12:00
Doan
Euskara / Haurrak
Beteta
Ekimen honek artea eta, bereziki, dantza familiara gerturatzea du helburu. Modu ludiko eta parte-hartzailean, familia osoak sormen gaitasuna lantzeko, erritmo eta mugimenduan barneratzeko eta giza harremanetan sakontzeko aukera izango du. Oraingo honetan, Natalia de Miguel koreografo eta dantzariak zuzenduko du dantza tailerra.
4 urtetik gorako haurren familiei zuzenduta dago eta haurrek gutxienez heldu batekin etorri beharko dute, saioan beraiekin partehartzeko. Helduek eta haurrek eman behar dute izena urriaren 7ko 11:30etik aurrera (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez).
Informazio gehiago:
943 483860 / ballett@donostia.eus